Egunero ospatzen da nazioarteko egunen bat. Batzuetan urrun geratzen zaizkigun gaiak hartzen dira kontuan, eta noiz edo noiz, gugandik gertu daudenak. Gaur esaterako, ospitaleko pirata guztien eguna da. Haur minbizidunen nazioarteko eguna ospatzen dugu.
Caillou-ren ipuinetako protagonista izan daitezke ospitaleko haur minbizidunak.Egunero Ane Pirataren antza hartzen dugu guztiok, zapia edo txapela buruan.
Ospakizunak asko gustatzen zaizkigunez, atzo bertan hasi ginen eguna gogorarazten. Rafafa magoa etorri zitzaigun, eta guztiak ibili ginen magoari laguntzen. Karta-jokoak egin zizkigun, zapia desagertarazi zuen...
Juegaterapiako lagunak ere etorri ziren (www.juegaterapia.org). Ospitaleko geletarako bideojokuak ekarri zituzten, gure geletako haurrek errazago pasa ditzaten ospitaleko egunak.
Baina ez ziren bakarrak izan. Gure festara batu ziren baita ere, bularreko minbizia duen emakumeak. Katxalin elkartean (www.katxalin.org) panpin eder eta zoragarriak sortzen dituzte, besteak beste. Bana oparitu ziguten. Eskolan eta etxean gorde ditugu, haiekin egunero gogoratzeko.
Gaur ere gure piratatxoei bisita egin diegu. Ez dute ezpatarik, baina inork baino hobeto dakite borroka egiten.
2 comentarios-iruskin :
Festa honetan oso ondo pasa genuen. Argazkiak eta panpinak oroigarri ditugula ez ahaztu.
La fiesta fue muy, pero que muy bonita. Lo pasmos muy bien.
Jarraitu horrela disfrutatzen eta ezpatarik gabe borrokatzen!!
Publicar un comentario