Donostia Ospitaleko eskolan egindako lanak topatuko dituzu blog honetan. Ospitalean egonaldi desberdinak egiten dituzten neska mutilen lanak egongo dira ikusgai.

HORTZIREN BISITA

Hortzi atzo etorri zen, gelaz gela joan zen eta opariak eman zituen. oparitu zigun : liburu bat, hortzak garbitzeko zepilua eta hortzetarako krema.
Hortzi ospitaleko pasiluan
17:00etan joan ginenen ciber@ulara, tailerretan esperimentu bat egin genuen. Lehenengo hortzak ispiluarekin begiratu  ziguten jakiteko zenbat hortz genituen ikusteko. Ondoren plastilina zati bat eman ziguten eta garbantzuak eta dilistak jarri genituen plastilina gainean gure hortzak nolakoak diren jakiteko. Azkenik Dinori garbitu genion hortzak. Bukatzerakoan hortzak garbitzen ez baditugu nola geratzen diren ikusi genuen. 18:30etan ipuin kontalaria etorri zen  hiru ipuin kontatzera  eta hortzak nola garbitu behar diren  esan zigun.

Asko gustatu zitzaidan eta oso ondo pasa nuen.
Asier Prieto (6.mailan)

1 comentarios-iruskin :

Ana dijo...

Kaixo, Asier:

Oso interesgarria izan da kontatu diguzuna eta primeran idatzi duzu.

Ze sorte Hortzi zuek bisitzeagatik!

Ondo segi!