Donostia Ospitaleko eskolan egindako lanak topatuko dituzu blog honetan. Ospitalean egonaldi desberdinak egiten dituzten neska mutilen lanak egongo dira ikusgai.

BISITARIAK OSPITALEKO ESKOLAN

Medikuak, ikasleak eta andereñoak Xabier Eguzkitzekin

Gaur Azaroak 29, Ospitaleko eskolara "Bisitariak" programakoak etorri dira. Xabier Euzkitze gurekin egon da gelan. Nagore medikua ere etorri da bisitan. Matematikako lanak egiten egon naiz ni, Malen margotzen. Major mozten eta idazten eta Libe gabonetako postal bat egiten. Lana bukatu dugunean, argazki hau atera dugu. Argazkian haur guztiak, Xabier, Nagore, Jose Javier medikua, Arantxa eta Virginia andereñoak atera gara.
Grabaketa abenduaren 12an EITBn egongo den maratoirako izan da. Maratoia ni bezala egon naizen  gaixotasunaren  ikerketarako da.

AIMAR

 Bisitaria programan ikusi nahi baduzu hona heman bideoa.
 

1 comentarios-iruskin :

DONOSPI dijo...

Hainbeste jenderen aurrean pixka bat urduri ginen guztiok, ezta? Baina oso ondo pasa genuen.
Milesker bisitarengatik!