Donostia Ospitaleko eskolan egindako lanak topatuko dituzu blog honetan. Ospitalean egonaldi desberdinak egiten dituzten neska mutilen lanak egongo dira ikusgai.

PORROTX ETA MARIMOTOTSen BISITA

Atzo, Abenduak 20, Porrotx eta Mari Motots etorri ziren Donostia Ospitalera. Aspanogik antolatutako Gabonetako Postal Lehiaketaren sari banaketa dela eta festa ospatu genuen eta horregaitik etorri ziren.
Festan Porrotx eta Mari Mototsek espektakulo bat egin zuten. Gorriti artistak bere marrazki batzuk sinatu zizkigun. Aspanogiko Nekanek Tamayo dendako arduradunarekin irabazleei sariak banatu zien. Bergarako familia batek beraiek egindako panpinak oparitu zizkiguten. Eta festa bukatzeko askaria egon zen: txistorra, tortila... Oso ondo pasa genuen.
Juan Gorritik berak egindako postala oparitu zigun

















Ni ondo sentitu naiz ospitalean. Egon naizen egunetan jai asko ospatu dira eta pozik egon naiz. Baina gaur oso pozik nago etxera noalako.
Ospitalera etorri behar bazara, lasai egon, ondo tratatuko zaituztelako.

             GORKA. 12 urte
Txungo panpina etorri zen




 ARAI (6 urte), MARTA (9 urte), DIEGO (8 urte)

0 comentarios-iruskin :