Donostia Ospitaleko eskolan egindako lanak topatuko dituzu blog honetan. Ospitalean egonaldi desberdinak egiten dituzten neska mutilen lanak egongo dira ikusgai.

KONPLIKATUTAKO PULMONIA

Pleu-evac-en sartzen zen biriketako zorna
Kaixo ni Genar deitzen naiz, 11 urte ditut eta Legazpin bizi naiz. Ospitalean ingresauta nago, nere lehenengo aldia da eta 15 egun eramaten ditut hemen. Pulmonia daukat eta  bi aldiz drenajea jarri zidaten, ezin nintzen mugitu. Egon behar nintzen denbora guztia ohean sartuta. Bisita asko eduki ditut eta gauetan ama eta aita txandaka nirekin lo egiten zuten.
Botikak zainetatik sartzen didate eta horretarako zainbidea jarri zidaten baina behin lekuz aldatu didate.
Niretzat ospitaleko txarrena ziztak izan dira. Drenajea aldamenean mina ematen zidan eta ezin nintzen altxatu eta kentzea niretzat hoberena izan da.
Ospitalean gehien harritu nauena eskola egotea da. 
Ospitalera etorri behar bazara, lasai egon. Oso ondo tratatzen zaituzte eta ez dizute min asko egiten.

GENAR A. (11 URTE)

1 comentarios-iruskin :

DONOSPI dijo...

Genar, kontatu diguzunarekin asko ikasi dugu konplikatutako pulmoniei buruz. Jo, ez genekigun horrelako tramankulurik jartzen zutenik zorna jasotzeko.
so lan polita egin dduzu
Andereñoak