Ikastolara joan nintzenean, kontrol batean tripako min handia sartu
zitzaidan eta irakasleak, mantzanila bat eman zidan haizeak ziren edo ez
jakiteko. Hortik gutxira, botaka egin nuen eta bi egun pasa nituen etxean minarekin
gastroenteritis bat zela pentsatuz. Ondoren, ospitalera igo nintzen ia ezin
mugiturik eta segituan ekografia bat egin zidaten. Apendizitis ez zela esan
zidaten eta askoz lasaiago geratu nintzen. Lau egunetara, oraindik ez zekiten
zer neukan barruan eta hasieran birus infektatua zela esan zidaten. Oso oker zeuden.
Mediku bat oso pentsakor gelditu zen berriro ere botaka egin nuelako. Azkenik,
urgentziaz operatu zidaten jakin gabe zer neukan. Operatu ondoren, peritonitis
bat dela esan didate eta eskerrak garaiz operatu nindutela. Hiru egun intensibosetan egon nintzen eta oso oroimen onak ditut, denak oso atseginak ziren.
Orain bi zulo ditut tripan. Bat, zorna guztia ateratzen den zuloa da eta bestea, barruan dudan zikinkeri guztia ateratzeko.
Orain bi zulo ditut tripan. Bat, zorna guztia ateratzen den zuloa da eta bestea, barruan dudan zikinkeri guztia ateratzeko.
Besoan bi kable ditut batean bukatzen direnak eta hodi hori, besoan
barrena, hau da azalpean, sartua daukat bihotzeraino. Hau DRUM edo PICC (cateter central de inserción
periferica) izeneko kateter bat da.
Hiru aste daramat hemen. Azkar etxera joan nahi det.
Egunero erizainak datozte egunean hiru aldiz zauria garbitzeko. Tentsioa
eta tenperatura hartzen naute ere bai. Ibiltzea asko komeni zait jateko,
energia garatzeko eta horrela askoz lehenago sendatuko naiz. Zirujaua egunero
pasatzen da zauria ikusteko eta batzuetan garbitu egiten dit.
Gogo asko ditut nire lagun guztiak ikusteko!
Dena hasi zen igande gau batean, goizeko hiruretan esnatu nintzen molestia
neukalako. Ezer esan gabe goiz arte aguantatu nuen. Igande goizean amari esan
nion eta gastroenteritis bat zela pentsatuz aquariusa eta sueroa hartu nuen.
Astelehenean olestia pasa zitzaidan eta tripan kriston mina sentitzen hasi
nintzen. Urgentzietara joan nintzen eta gastroenterisa zela esan zidaten;
etxera bidali ninduten. Hurrengo egunean bi aldiz, arratsadez eta goizez joan
nintzen urgentzitara. Goizean berriro esan zidaten gastroenteritisa zela eta
arratsaldez ekografia egin zidaten. Ekografian aurkitu zuten apendizitisa zela
eta oso ezkutatuta zegoela; ziurtatzeko plaka egin zidaten eta kirofanotik gau
hartan pasa nintzen.
Hortik hiru egunetara katerra jarri zidaten janaria ez nuelako toleratzen.
Kateterra jarri orduko mina sentitzen hasi nintzen eta bi lehenengo egunak minez
pasatu nuen.
Lehenengo ebakuntzatik haste batera ekografia egin zidaten eta infekzioa
neukanez, beste ebakuntza bat egin zidaten. Drenaje bat jarri zidaten barruko
zikinkeriak kanporatzeko. Egunak pasa ziren eta hobetogo nengoelako, bigarren
ebakuntzatik hamar egunera, drenajea kendu zidaten.
Egun horretan esan zidaten ondo banengoen astelehenean kateterra kenduko
zidatela. Egun horretan kateterra ez zidaten kendu. Zaina mina ematen hasi
zitzaidan eta inflamatu aurretik zainbideak kendu zidaten.
Gaur kateterra kendu didate; minik ez dit eman, pentsatzen duzun mina baino
askoz gutxiago ematen du.
Pol (DBH 1)
0 comentarios-iruskin :
Publicar un comentario