Lehenengo
egunean oso urduri nengoen, lehenengo aldia zen ingresatzen ziatela. Bainan
hemengo medikuak oso ondo tratatu ziaten
eta horrek lasaitu egin zidan. Bisitak edukitzerakoan asko poztu nintzen, gauean
tinbreak entzuten nituen eta lehenengo gauean ez nekien zer ziren, nire ondoko
neskak esan zidan medikuari deitzeko tinbrea zela. Lehiotik begiratutakoan
pentsatzen jarri nintzen eta pentsatu nuen ni ondo nengoenean ez nekiela ume
asko gaixo eta ingresauta zerela. Orain ni horietako bat naiz eta uste dut
etxean gaudenean pozik egon behar garela eta gurasoekin ez daukagula hasarratu
behar zeren beraiek asko maite digute eta gurekin egongo dira gure bizitza
osoan. Hemen egoteak beldurra ematen zidan eta min askorekin etorri nintzen bainan
honea sendatzea etortzen gara eta nik jada ez dut minik. Gainera hemengo
irakasleak oso alaiak eta goxoak dira, eta hemengo umeak beste gauza batetan
pentsatzea laguntzen dute. Gainera medikuak ere oso jatorrak dira, lehenengo
egunean erizain bat abesten entzun nuen eta lehenengo irrifarra atera zidan.
Itxaso DBH2
0 comentarios-iruskin :
Publicar un comentario