Donostia Ospitaleko eskolan egindako lanak topatuko dituzu blog honetan. Ospitalean egonaldi desberdinak egiten dituzten neska mutilen lanak egongo dira ikusgai.

BISITAK OSPITALEAN



Egun hauetan, bisitak izan ditugu Ospitalean. Atzo, ekainak 10 Porrotx pailazoa etorri zen. Oso ondo pasa genuen berarekin. Barre askoooooooooo egin genuen. Andereñoek ere ederki pasa genuen.  Ez al zaigu nabaritzen?
                            


Gaur berriz, ipuin kontalari bat etorri zaigu bisitan. Ipuin asko kontatu dizkigu: pinguino, sorgin eta piraten ipuinak. Oso politak izan dira.

 


Gero, Susana Rodriguez-ek "RECNAC y los cristales mágicos" ipuina kontatu digu. Recnac herensugeak munduko haurrei energia lapurtzen die. Gainera, Ane eta Iker harrapatu  eta izoztu nahi ditu.





0 comentarios-iruskin :