Donostia Ospitaleko eskolan egindako lanak topatuko dituzu blog honetan. Ospitalean egonaldi desberdinak egiten dituzten neska mutilen lanak egongo dira ikusgai.

NIRE OSPITALEKO EGONALDIA


 Orain dela egun batzuk iritsi nintzen Donostiako ospitalera nire amarekin anbulantzian.
Lehenik isolamenduko gela batean egon  nintzen egun batzuk,ebakuntza egin eta gero intentsiboetan egon nintzen bi egun, eta asko aspertu nintzen denak jaio berriak zirelako.
Baina nire osabak mobil berria ekarri zidan eta behintzat,  nire buruari argazki batzuk  egin nizkion. Eta nire lagunekin whatsapp-en bidez hizketan aritu nintzen.
Gaur oso pozik nago Nagore, nire medikuak gaur edo bihar etxera joango naizela esan didalako,gogo handia daukat nire lagunekin egoteko.

            Nahia (6 LH)

1 comentarios-iruskin :

DONOSPI dijo...

Oso polita izan da zurekin egondako denbora.