Donostia Ospitaleko eskolan egindako lanak topatuko dituzu blog honetan. Ospitalean egonaldi desberdinak egiten dituzten neska mutilen lanak egongo dira ikusgai.

ESKALADA



8 urteko mutiko bat naiz eta eskalatzea asko gustatzen zait. Beti aitarekin eskalatzen dut baina oporretan nagoenean. Ama beti etxean geratzen da anaia zaintzen. 

Argazkian ikusten den mendia sei urte nituela eskalatu nuen. 145metro ditu eta hau igotzeko soka beharrezkoa da, oso zuzena baita. Hau igotzeko erabili nituen arropak honakoak dira: mendiko botak, galtza luzeak, eta kamiseta manga motza.



 




Nire soka horrelakoa da,



 


eta horrelako mosketoiekin igotzen naiz.


 




Etorkizunean K2 mendia eskalatzea gustatuko litzaidake: Magic Line K2 ruta eta Japonesa K2 ruta.





E.S.S.

1 comentarios-iruskin :

Anónimo dijo...

UauuUUUu!! Zu bai zu eskalatzailea!!! Ea egunen baten lortzen duzun K2 mendia igotzea!!

Aupaaa txapeldun!!!

Muxuuu handi bat!!