Donostia Ospitaleko eskolan egindako lanak topatuko dituzu blog honetan. Ospitalean egonaldi desberdinak egiten dituzten neska mutilen lanak egongo dira ikusgai.

TAMBORRADA OSPITALEAN ATE-JOKA!!

Urtarrilak 19. Ordu gutxi falta dira festak eztanda egiteko. Bitartean, biharko protagonistak izango direnak, ospitalean bisitan izan ditugu. Easo Ederra, bere damez lagunduta, jenerala eta abar ospitaleko pasilloetan goxokiak eta zapiak banatuz izan dira. Beren aurpegietan, urduritasuna eta ilusioa nabari ziren; izan ere, bihar donostiar oro berei begira egongo da, umeen danborradan. Beraiekin etorri den laguntzaile batek esan digunez ``egun asko daramatzate aurrera eta atzera, guztia antolatzen; baina, hala ere, biharkoa ez dute inoiz ahaztuko´´. Beren bizitza guztian oroituko dute biharko, eta aurretik eginiko guztia, ospitaleko bisita barne. Mediku eta erizainak ere pozik ziren, beraiek ere, donostiar izan edo ez, festarako prest baitaude. Denok gaude prest danbor hotsak entzuteko, egun pozgarriak baitira hauek. Horixe bera trasmititzera etorri dira danborradako pertsonaiak, ospitalean ingresatuta duaden umeei, beti pozik izaten saiatu behar garela, Donostiako martxan dioen moduan: BETI POZIK, BETI ALAI!
 

GORA DANBORRADA!! 
GORA AZPEITIARRAK ETA GORA DONOSTIARRAK!!!!

 Ignacio Arakistain-BATX.2

0 comentarios-iruskin :