Donostia Ospitaleko eskolan egindako lanak topatuko dituzu blog honetan. Ospitalean egonaldi desberdinak egiten dituzten neska mutilen lanak egongo dira ikusgai.

OSPITALEAN




Urtarrilaren 13an Tolosako medikura joan nintzen, bertan gaizki nengoela esan zidaten eta Donostiako ospitalera joateko esan zidaten. Ospitalera joan aurretik etxetik pasa ginen pijama hartzeko eta familiari abisatzeko.
Autoa hartu eta Donostiara  joan ginen, nire ama eta ni. Iritsitakoan urgentzietara joan ginen, bertan itxaroteko esan ziguten eta itxarongelara eraman ziguten. Ordu laurden bat geroago deitu egin ziguten gela batera emateko. Gelan, begiratu eta lo egiten geratu behar ginela adierazi ziguten, bi hiru gau gutxienez.
Beste gela batera eraman eta antibiotikoa jarri zidaten zainen bitartez eta aulki gurpildun batean eseri zidaten. Tristura sentitu genuen eta aspertuta ere egon ginen. Geroago lo egiteko logelara eraman ziguten afaldu eta lotaratzeko.
Hiru egun pasa eta gero hemen nago zuei idazten, oso aspertuta. Baina suposatzen da bihar banoala beraz, AGUR!!!
LOREA LH5

0 comentarios-iruskin :