Donostia Ospitaleko eskolan egindako lanak topatuko dituzu blog honetan. Ospitalean egonaldi desberdinak egiten dituzten neska mutilen lanak egongo dira ikusgai.

LASER PISTOLA





Gaur Ospitaleko eskolan nengoen eta mantenimenduko bi gizon azaldu dira. Eskolako tenperatura neurtzera etorri dira. Bapatean, pistola antzeko bat atera dute eta hori zer den galdetu diet. Mantenimenduko gizonak teilatura igo ordez, pistola laserrarekin tenperatura neurtzen duela esan digu. Froga egiteko, gure eskuko tenperatura neurtu du. Pistolak daukan pantailan tenperatura ikusten da.

Lehenengo aldia da horrelako laser pistola bat ikusten dudana, baina ez ni bakarrik, eskolan zeuden andereñoek eta beste mutilek ere ez dute horrelakorik ikusi. 
Aitor A. (12 urte)



0 comentarios-iruskin :