Atzo asteazkena, abenduak 13, Gu ta Gutarrekoek, Aspanogikoekin batera Huntzaren "Aldapan Gora" abestia dantzatu zuten. Jende asko apuntatu zen bideoklip solidarioa grabatzera. Pasiloak jendez beteta zeuden.
![]() |
Asier eta Unax GTGkoekin |
Gu ingresatuta gaude eta ikastolara igo ginen Huntza taldekoak ikustera. Eskusoinua eta panderoa gure eskuetan utzi ziguten eta pixka bat jotzen saiatu ginen.
"Aldapan gora" guretzat abestu zuten. Guk lotsatuta baju baju abestu genuen.
Oso pozik eta emozionatuta egon ginen momentu horretan.
![]() |
Huntza taldea |
Unax (LH4) eta Asier (LH4)
0 comentarios-iruskin :
Publicar un comentario