Donostia Ospitaleko eskolan egindako lanak topatuko dituzu blog honetan. Ospitalean egonaldi desberdinak egiten dituzten neska mutilen lanak egongo dira ikusgai.

STAR WARS OSPITALEAN

Atzo, otsailak 15, Haur Minbizidunen Nazioarteko Eguna zela eta, Star Wars-eko pertsonaiak Ospitalera etorri ziren. Anakin, Darth Vader, Soldadu inperialak, Kylo Ren eta R2-KT.

Anakinek R2-KT robota aurkeztu zigun. Berezia da arroxaz margotua dagoelako, neska da eta. 

 Hasieran ume txikiak beldurtu egin ziren, batez ere Darth Vader eta Kylo Ren-ekin, haundiak eta beltzak zirelako. 


Baina gero denek elkarrekin oso ondo pasa genuen.Argazkiak atera genituen eta opariak ekarri zizkiguten. Ederra bisita!!!!!!

Gero, ohean zeuden umeak bisitatzera joan ziren plantara.

Ayer nos visitaron en el Hospital los personajes de Star Wars. Fué una visita divertida y lo pasamos muy bien.

                                                                                              Maia (LH5)

0 comentarios-iruskin :