Donostia Ospitaleko eskolan egindako lanak topatuko dituzu blog honetan. Ospitalean egonaldi desberdinak egiten dituzten neska mutilen lanak egongo dira ikusgai.

MARRAZO HARRIGARRIAK




Ni Beñat naiz. 8 urte ditut. Ospitaleko eskolan marrazo hauek egin ditut. Harrigarriak direla?
Botikak ekartzen diren kutxetan datozen plaka baten gainean egin ditut.
Goiko marrazoa Nesspreso kapsulekin egin dut.
Behekoa botiken tapekin egin dut.
Lan asko egin dut eta oso pozik nago.



                                                          BEÑAT (LH 3-A)


1 comentarios-iruskin :

Tzazu dijo...

Ze polita egin duzun lana Beñat! Idea berriak eman dizkigu. Zorionak!