Donostia Ospitaleko eskolan egindako lanak topatuko dituzu blog honetan. Ospitalean egonaldi desberdinak egiten dituzten neska mutilen lanak egongo dira ikusgai.

HAUR MINBIZIDUNEN NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur  osteguna ,ostailak 15, haur  minbizidunen nazioarteko  egunean, ospitaleko eskolara bisita bereziak etorri dira. 



Lehenengo, Oier etorri da bere robotekin: DOLLY ETA ENDOR

Dolly txakur bat da  eta laztantzen duzunean , pozik jartzen da. Baina, ez pentsa, jotzen baduzu, hasarretu egiten da. Txartel berezi batekin dantzatzen du, ezertzen da... Gauza asko egiten ditu. Barre asko egin dugu errotulagaiuak jan nahi izan dituenean.

Endor  robot bat da.  Ipuinak ,txisteak .... kontatzen ditu. Tai-Chi ere egiten du, baina gaur, ariketak egiten istripu txiki bat izan du eta erori egin da.

Gero , Aspanogi eta Katxalin Elkartekoak etorri dira. Opari asko ekarri dituzte, baina politena beraiek eskuz egindako panpinak dira.  Politak direla? 



12:30tan, Ama-Haurren eraikineko sarreran, aurtengo manifestua irakurri dute, urrezko puxikaz egindako lazo erraldoi baten barruan. Ondoren, bere geletan zeuden ospitaleko haur guztiei banatu dizkiete opariak. 
 Oso emozionantea izan da.

UXUE ( LH 5 )

0 comentarios-iruskin :