Donostia Ospitaleko eskolan egindako lanak topatuko dituzu blog honetan. Ospitalean egonaldi desberdinak egiten dituzten neska mutilen lanak egongo dira ikusgai.

GURE LEHENENGO BISITA JASO DUGU


 algaraklown bilaketarekin bat datozen irudiak

Atzo, irailak 19, Ospitaleko eskolan kurtso honetako lehenengo bisita izan genuen. FLORIPA eta GORRINGO, Algaraklown-eko pailazoak eskolara etorri ziren. Uda honetan Harry Potter-en eskolan egon zirela kontatu ziguten, eta han majia asko ikasi zutela ere. Floripak majia truko bat erakutsi zigun. Trukoa egiteko lehenengo hitz majikoak asmatu behar genitun. Denen artean, "ESKOLA MOLA LA CARACOLA" asmatu genuen. Orduan Floripak hitzak esan eta hutsik zegoen poltsa batetik koloretako zintak atera zituen. Bakoitzari bat eman zigun. 

Gero, zintak berriro poltsan sartu genituen eta hitz majikoak esan eta gero, zinta denak bata bestearekin lotuta atera zituen FLORIPAK.Gero poltsa ireki zuen eta ez zegon ezer. 

Asko gustatu zitzaigun majia saioa eta bisita. Oso ondo pasa genuen.

OLAIA (LH 3) NEREA (LH 6)

0 comentarios-iruskin :