Donostia Ospitaleko eskolan egindako lanak topatuko dituzu blog honetan. Ospitalean egonaldi desberdinak egiten dituzten neska mutilen lanak egongo dira ikusgai.

NERE OSPITALEKO ESPERIENTZIA




KAIXO! Bany naiz! Bueno, nire izen osoa Banieska da baina guztiok Bany deitzen didate. Nere ospitaleko esperientzia kontatzera etorri naiz. Ni, apendizeagatik etorri nintzen ospitalera. Lehenengo gurpildun aulki bat eman zidaten ezin nuela ibili ikustean. Oso onak izan ziren nirekin.

Gero pruebak  egin zizkidaten. Apendizitis neukala esan zidaten operatu egin ninduten. Operatu eta gero gela batean esnatu nintzen, nire ama eta ahizpa ikuzis. Ondoren, beste gela batera eraman eta lo geratu nintzen. Mediku bat etorri zen geroxeago eta esplikatu zidan zertarako zen nire ondoan zegoen makina, zer egingo zidan… oso majoa!!!

Hurrengo egunean, yogurt bat eman zidaten. Orduan bazkaria ematen hasi ziren, yogurta ondo jan nuelako. Egunak pasata eta antibiotiko asko jarriaz, sendatzen joan nintzen. Bi “mediku” (edo hori usten nuen ni) etorri ziren. Virginia eta Gregorio deitzen ziren eta ez, ez ziren medikuak, ospitaleko irakasleak baizik. Esan zidaten 4.en solairuan eskola bat zegoela eta nahi banuen joateko. Hurrengo egunean animatu nintzen, lotsa pixka bat nuen baino denborarekin lotsa pasatu zen. Marrazkiak, eskulanak, matematika… egin nituen. Virginia eta Gregrorio oso majoak zirela pentsatu nuen. Gero biek esan zidaten alboko gela Cibergela bat zela eta eskola bukatzean irekitzen zutela. Arratsaldean joateko esan zidaten, ez aspertzeko.

4 egun eramaten nituela hemen, biak mina ematen zidan eta berriz pintxatu zidaten. Baino lekuz aldatu behar izan zuten eta hor hobeto zegoen.

Seigarren egunean berriz pintxatu zidaten biagatik, baina oso majoak izan ziren, animoak ematen eta  gauza onak  esaten. Lagun berri bat etorri zen nire gelara eta beste egun batean beste bat, eta beste bat…

Zaspigarren egunean medikua etorri zen eta ospitalean bi egun gehio gelditu behar nintzela esan zidan. Eta joan zen. Arratsaldean,logelan,lau ginen  eta logela beteta zegoenez, logelaz aldatuko zidatela esan zidaten. Logelaz aldatu baino lehenago, pailazoak etorri ziren. Oso parregarriak ziren. Ordu batzuk pasa eta gero, logelaz aldatu zidaten.

Beste mediku batzuk ziren. Ez ziren berdinak, baino majoak ere bai. Laster etxera joatea espero dut.

0 comentarios-iruskin :