Donostia Ospitaleko eskolan egindako lanak topatuko dituzu blog honetan. Ospitalean egonaldi desberdinak egiten dituzten neska mutilen lanak egongo dira ikusgai.

GABON BEREZIAK

Aurten, urtero bezala, Gabonak iristeko irrikitan nengoen. Familiarekin afaldu eta parranda egin, Olentzeroren opariak jaso, Gabon Zaharrean 12 mahatsak jan...

Baina aurten, nire gabonak BEREZIAK izan dira. Abenduaren 22an gaixorik jarri nintzen eta medikuarengana joan nintzen. Nire medikuak Donostiako Ospitalera joan behar nintzela esan zidan, eta oso triste jarri nintzen. Lehenengo eguna negarrez pasa nuen. Imajinatu nolako disgustua neukan, ez nintzela konturatu txista egin zidatenik ere!

Aita eta ama ni animatzen saiatu ziren baina... ezin! Lo egin eta gero animatuagoa nengoen. Erizain batek Olentzero zetorrela esan zidanean... Poz-pozik jarri nintzen. Afari berezia izan genuen 24an ere. Gabon Bereziak izan ziren niretzat. 

Gaur Ospitalera bueltatu naiz errebisio bat egitera, eta ez naiz batere urduri etorri. Gainera Ospitaleko Eskolara urbildu naiz, nire esperientzia kontatu dizuet eta lagun berriak egin ditut.


0 comentarios-iruskin :