Donostia Ospitaleko eskolan egindako lanak topatuko dituzu blog honetan. Ospitalean egonaldi desberdinak egiten dituzten neska mutilen lanak egongo dira ikusgai.

ONDO SENTITU ETA AZKAR SENDATU

Nire izena Asier da eta hamabi urte ditut. Ospitalera etorritakoan gaizki sentitu nintzen hasieran hemen egoteagatik, gaixo egongo nintzela jakiteaz eta.
Baina beste aldetik, orain ongi sentitzen naiz lagunak bisitan etortzen direlako,   eskolako pertsonak eta gauzengatik.    Eskolako irakasleak etortzen zirenean nire gelara, oso pozik jartzen nintzen, hau da, Arantxak, Birginiak eta Sarak ondo tratatzen nindutelako. Nahi nuena eskatzen nielako. Gehienetan Ospitalera etortzen naizenean, ni baino grabeago dauden pertsonak ikusten ditut. Adibidez batek hanka puskatu duela, edo beste batek hezurren bat puskatu duela, beste batek buruan zauria duela, neumonia duela...
Baina etortzen direnak azkar errekuperatzea espero dut  eta eskerrak eman nahi diet eskolako guztiei asko lagundu didatelako animoak altxatzen. Momenturik txarrena, apendizitisa neukala jakin nuenean izan zen. Oso gaizki pasa nuen baina hurrengo egunean operatu nindutenean eta minik sentitu ez nuenean, oso pozik jarri nintzen.
Nire egunik hoberena gaur izan da eskolara etorri naizelako lehenengo aldiz. Poza sentitu nuen ondo pasa nuelako. Nire lehen egunean nire esperientzia idatzi nuen. Eskerrik asko guztioi berriro ere.

0 comentarios-iruskin :