Donostia Ospitaleko eskolan egindako lanak topatuko dituzu blog honetan. Ospitalean egonaldi desberdinak egiten dituzten neska mutilen lanak egongo dira ikusgai.

ABENTURA OSPITALEAN


Nik ospitaleko  abentura batez hitz egingo dizuet:

Ni ingresatua nengoen eta neska bat etorri zen  nire gelara.Oso alta zen 1,70m gutxi gora behera,ni oso txikia sentitu nintzen 1,52 neurtzen dudalako.Beno hasi egingo naiz,gauza da neska horri ebakuntza bat egin behar ziotela eta bia jartzerakoan zaina  hautsi egin zen.Beste berri bat jarri behar izan zioten eta azkenean ondo jarri zioten.Egun batzuk pasata antibiotikoa jartzerakoan mina egiten zion zainak eta infektatua zeukala esan zioten.Beste berri bat jarri behar, zioten, hirugarrena!!!…

Bueno jarri ziotenean ebakuntza-gelara eraman zuten eta ebakuntza egin eta gelara etorri zen.Bere tuentia eman zidan eta hitz egiten hasi ginen nahiz eta nire ondoan egon.Egunak pasa ziren eta etxera joan zen ni oraindik  hemen nago eta berarekin hitz egiten dut  tueantian.

Nahiz eta ospitalean egon lagunak egin daitezke.





Ainhoa S.(1DBH)

0 comentarios-iruskin :