Donostia Ospitaleko eskolan egindako lanak topatuko dituzu blog honetan. Ospitalean egonaldi desberdinak egiten dituzten neska mutilen lanak egongo dira ikusgai.

ESKU BAT ASKOTARA IRITSI DAITEKE

Maiatzak 12an izan zen, Zurriola Ikastolaren egunean. Ez nuen nire anaia aurkitzen eta urduri jarri nintzen. Zurriola Ikastola Grosen dago eta Gros guztitik eta Ikastolatik hasi nintzen bilatzen nire lagunekin batera. Etsita negarrez hasi nintzen; gero eta urduriago jartzen ari nintzen. Hasieran oinez eta gero korrika ikastolako lehenengo pisutik laugarrenera joan nintzen, ez nuen aurkitzen. Lagun bat, Haizea izenekoa, nirekin lehenego pisura joan zen nire anaia zegoen ikustera, eta ez zegoen. Orduan lehenengo pisuko pasilotik ibiltzen hasi nintzen eta aste horretan 4., 5., 6. mailakoek pasiloko aurkezpena zeukaten kurtso bukaerako lanak erakutsiz. Hoien artean plastikozko noria bat zegoen eta "Ojo de Londres" izena zeukan, erdian brotxeten makil bat zegoen eta nik nire indar guztiekin "letxe" bat eman nion eta eskuko alde batetik bestera sartu zitzaidan. Ikastolako guraso batzuk neri laguntzen egon ziren eta eskertuta nago. Bi ordutan itxaroten egon nintzen, gainera "tartana" batean joan nintzen Ospitalera boteak emanez. Azkenean medikuak ikusi ninduten eta bi aste geroago eskua handi-handia eta puztu-puztua neukanez berriz ospitalera etorri nintzen; ingresatu ninduten.
Hasieran urduri nengoen medikuak erradigrafia egitera eraman ninduten eta bildurra neukan. Txaleko pisudun bat gorputzean jarri ninduten eta salan bakarrik utzi ninduten. Gauza txarrak pentsatzen hasi nintzen. Erradiografia eta ondoren odola atera zidatzen; oso gaizki pasa nuen, tensioak jeitsi, bista galdu eta entzumena gutxitu egin zitzaidan, ez nuen ia ezer entzuten; hiltzen ari nintzela pentsatu nuen, baina ez zen hori gertatu. Osakidetzakoek ordu bat eduki ninduten kurpildun aulkian eserita  itxaron gela batean. 

Gero, 3. urdinera igo ninduten, 389 logelan. Asteartetik astelehenera egon behar naizela esan didate. 
Lehenengo eguna ohean etzanda pasa nuen, gero mugitzen hasi nintzen eta horrekin batera ospitala ezagutzen. Hurrengo eguneak ospitaleko ikastolan eta zibergelan egon naiz. Ohean ezin det egon asper-asper geratzen naizelako. 
Ikastolan kontrolerako ikasten eta lanak egiten egon naiz. Ziberean ordenagailuan eta umeentzako kaxeta batean jolasten egon naiz. 
Jorge, lagunarekin egun batzuk jolasten eraman ditut baino alta eman ziotenez bakarrik nago. Orain beste haur bat dago nire ondoan eta oso maja da.
Ospitalera datozenei ez beldurrik izan ikastola eta eskolan ez zarete aspertuko eta medikuek oso ondo zainduko zaituztete.


Markel Trezet. (6. maila)

0 comentarios-iruskin :