Donostia Ospitaleko eskolan egindako lanak topatuko dituzu blog honetan. Ospitalean egonaldi desberdinak egiten dituzten neska mutilen lanak egongo dira ikusgai.

XUBAN OSPITALEAN

Xuban naiz eta Ospitalean nago. Gaur hamabigarren eguna da. Kalendarioan egunak borratzen ditut eta horrela ikusten dut zenbat egun ari naizen pasatzen Ospitalean.
BOTIKA HONEKIN JARTZEN DIDATE
Etorri nintzenean oso gaizki nengoen alboan min handia sentitzen nuelako. Medikuek mina nuen lekua begiratu zidaten eta ez neukala ezer esan zidaten eta etxera bidali ninduten. Orduan Tolosako masajista batena joan nintzen eta harek Kortajarenarena bidali ninduen. Kortajarenak ospitalera bidali ninduen eta ingresatuta geratu nintzen.  Eskuan zainbidea daukat eta hortik botika jartzen didate; hasieran botika gelditu gabe jartzen zidaten eta ohetik ezin nintzen mugitu. Orain botika sei ordutik sei ordura hartzen dut. Zainbidearen gainean nere izena duen pultsera daukat .
HAU ESKUAN DAUKATEN ZAINBIDEA DA
Lehenago ezin nintzen makurtu
eta orain makurtzen naiz eta hobetogo nago.
Goizetan eskolara etortzen naiz eta eskolako lanak egiten ditut, gero eskulanak ere. Bazkaldu eta gero gela batean egoten gara jolasten. Piko-piko, Uno spin, Rummikub eta horrelako jolasekin besteekin ibiltzen naiz.
Arratsaldean, meriendatu eta gero ziberrera igotzen naiz jolastera.
HAUEK NIK EGINDAKO ESKULANAK DIRA
Ospitaletik gehiena gustatzen zaidana eskola da, han nire gustuko  gauza asko egiten ditugulako. Gutxiena gustatzen zaidana antibiotikoa hartzea da, bi orduz geldik egon behar dudalako. 
Ospitalera etortzen bazara sendatu egingo zara.
                                                                                        XUBAN (7 urte)


1 comentarios-iruskin :

DONOSPI dijo...

Aupa Xuban.

Lan ederra egin dezu ospitaleko eskolan. Zorionak !!!

Blog hehena izan zara zainbideaz hitz egiten.

Andereñoak