Donostia Ospitaleko eskolan egindako lanak topatuko dituzu blog honetan. Ospitalean egonaldi desberdinak egiten dituzten neska mutilen lanak egongo dira ikusgai.

ENTZUN EZAZU VENDETTA TALDEA



Kaixo! Nere izena Maddi da eta 12 urte ditut. Orain dela 16 egun etorri nintzen ospitalera, baina gaur arte ezin izan det ospitaleko ikastolara igo. Egia esan, oso ondo dago. Ordenagailuetan eta marrazkiak egiten denbora azkar pasatzen da. Gehienbat gustatzen zaidana musika entzutea eta idaztea da. Ez zait inporta zer entzun,baina, gehien gustatzen zaidan taldea Vendetta da. Hau da beraien Udarako Gau Luzeak abestia:



Vendetta ska talde euskalduna da, oraingoz hiru diska atera ditu:
  1. Vendetta
  2. Puro infierno
  3. Fuimos somos y seremos.

Azkeneko diskak udarako gau luzeak kanta du barne, eta, esan dutenez, hemendik gutxira beste diska bat aterako dute. 
Hemen dituzue Vendettaren hurrengo kontzertuak:


0 comentarios-iruskin :