Donostia Ospitaleko eskolan egindako lanak topatuko dituzu blog honetan. Ospitalean egonaldi desberdinak egiten dituzten neska mutilen lanak egongo dira ikusgai.

HIRU NESKA ETA BERE ABENTURAK OSPITALEAN



Egun batean, ospitalean zeuden hiru neska ciber aulan topatu ziren eta lagunak egin ziren.
Gauero , abentura bat bilatzera joaten ziren  ospitaletik.
Lehenengo egunean  Ospitalea gauez  ezagutzen egon ziren, gauza beldurgarriak  bilatzen.     Zurrunkak bakarrik entzuten zituzten.
“Minipandi” taldea sortu zuten.
Gau batean, pertsona ezezagun  bat pasiloan ohe batean lotan aurkitu zuten. Hasieran beldurtu ziren baina gero barrez hasi ziren.
Orduan gizona esnatu egin zen eta oihuka hasi zen :”Ahhhh, ze sustoa !”. Buila egiteagatik lotsatu egin zen eta berriro lo gelditu zen.
Hiru neskak espiatzen egon ziren eta gero ,inork ikusi gabe ezkutalekutik atera egin ziren. Handik inork ikusi gabe beste ezkutaleku batera joan ziren beste norbait espiatzera.
Pasilo bat liburuz beteta aurkitu zuten. Liburuak kentzen hasi ziren eta pasadizo sekretu bat azaldu zen. Sartu ziren eta han bi neska aurkitu zituzten.
Neska horiek gure lagunak egin ziren. Orain “Minipandilan”5 neskak ziren.
Pasadizo barruan giltzak topatu zituzten eta atez ate joan ziren zein irekitzen zuen bilatzera. Giltzak ate borobil bat irekitzen zuen.
Barruan liburu zaharrak , marrazki zaharrak eta arropak zaharrak topatu zituzten. Arropa horiek detektibeenak ziren.
Liburu bat aurkitu zuten eta jendea sendatzeko errezeta bat zeukala ikusi zuten . Errezeta egiten probatu zuten eta funtzionatu zuen. Orduan ume guztia sendatu eta pozik jarri zituzten.

COLORIN COLORADO ESTE CUENTO SE HA ACABADO

  Nora (DBH1), June (LH2), Vanessa (LH5), Iria (LH2), Diana (LH2)









0 comentarios-iruskin :