Donostia Ospitaleko eskolan egindako lanak topatuko dituzu blog honetan. Ospitalean egonaldi desberdinak egiten dituzten neska mutilen lanak egongo dira ikusgai.
Mostrando entradas con la etiqueta idazlana. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta idazlana. Mostrar todas las entradas

OSPITALEAN




Urtarrilaren 13an Tolosako medikura joan nintzen, bertan gaizki nengoela esan zidaten eta Donostiako ospitalera joateko esan zidaten. Ospitalera joan aurretik etxetik pasa ginen pijama hartzeko eta familiari abisatzeko.
Autoa hartu eta Donostiara  joan ginen, nire ama eta ni. Iritsitakoan urgentzietara joan ginen, bertan itxaroteko esan ziguten eta itxarongelara eraman ziguten. Ordu laurden bat geroago deitu egin ziguten gela batera emateko. Gelan, begiratu eta lo egiten geratu behar ginela adierazi ziguten, bi hiru gau gutxienez.
Beste gela batera eraman eta antibiotikoa jarri zidaten zainen bitartez eta aulki gurpildun batean eseri zidaten. Tristura sentitu genuen eta aspertuta ere egon ginen. Geroago lo egiteko logelara eraman ziguten afaldu eta lotaratzeko.
Hiru egun pasa eta gero hemen nago zuei idazten, oso aspertuta. Baina suposatzen da bihar banoala beraz, AGUR!!!
LOREA LH5
0 comentarios-iruskin

ARGELIATIK EUSKAL HERRIRA




                          
Ni Madriden  jaio naiz, 11 urte ditut eta eskulanak eta marraztea gustatzen zait.
Nere aita eta ama Argelian jaio dira eta urtero oporretan joaten gara Argeliara, familia bisitatzea, Oranera.
Guk lau anai-arreba gea, bi mutil eta bi neska, ni zaharrena naiz, gero nire ahizpak 10 urte ditu, nire anai batek 6 urte ditu eta nire beste anaiak 1 urte.
Neri asko gustatzen zait soinketa egitea eta libre daukagunean beti; futbola,pala, saskibaloia edo pilotan ibiltzen naiz.
Matematika ere gustatzen zait baino, nahiago det Baga Biga, matematika bezala da baino, jolasekin.
Madriden nengoenean oso ondo pasatzen nuen eta gainera eskola oso gertu nekan, baino orain Villabonan bizi naiz eta eskola joateko aldapa luze bat igo behar dut.
Neri ere Ramadana egitea gustatzen zait, musulman guztiek egiten dute eta Ramadana 30 egunez ez jatea da, bakarrik gauetan bederatzik aldera eta gero, hiruak aldera  jendeak esnatu eta jan egiten du zeren gero lauak aldera hasten da Ramadana.
Ramadana janaria ez daukan jendeak zer sentitzen duen ulertzeko laguntzen digu.
AROUA

0 comentarios-iruskin

OSTRUKA FAMILIA





0 comentarios-iruskin

OSPITALEAN



Gaur eskolara joan naz.
Eta ordenadorean ari naz jolasten.
Eta Unax etorri da eta lanak ari da egiten.
Zer moduz sentitzen zara?
Oso ondo pasatzen ari naz. Lagun asko ditutelako.
Etxera joan nahi al duzu?
Bai anaiakin nahi dut egon.










GOAR (LH2)
 
0 comentarios-iruskin