Abuztuaren bukaeran mononukleosis izan nuen eta iraiaren
erdikaldera arte izan nuen. Gero institutoan hasi nintzen,sendatu nintzen eta hortik
bi astetara sukarra eta mareoekin hasi nintzen. Hasieran ez zioten garrantzi handia eman baina sukarra geroz eta gehio hasi
zen igotzen eta hiru aste sukarrarekin pasa eta gero Ospitalean ingresatu
zidaten.
Ospitalera iritsi nintzen
lehen egunean, lehenengo odola atera zidaten eta gero gosaldu egin nuen. Nik
hasieran beldur pixkatxo bat nuen baina honera iritsi eta oso ondo pasatzen
zela konturatu nintzen… Neri esan ziaten hemengo bazkaria oso txarrra zela baina
ez da txarra, nahiko goxoa da. Bazkaldu eta gero egun hortan bertan Laia etorri zen nire ondoko
ohera.
Hasieran ez genuen asko
hitzegiten baina gero hurrengo eguneko goizean piko piko jokora jolastu genuen.
Piko piko jokoa Arantxa eta Birginiak eman zidaten eta Laiarekin jolastu
nintzen. Birginia eta Arantxa eskolako irakasleak dira, oso dibertigarriak dira
eta eskola goizez bakarrik daukagu eta bazkaldu ondoren jolas gelan egoten dira
. Arratsaldean Ciber gelara joaten gara jolastea arratsaldea pasatzeko.
Neri hemendik gehien
gustatu zaitena pailasoak etorri zirenean izan da , oso parregarriak eta
dibertigarriak direlako… Ospitalean egotea oso dibergarria da, jende asko
ezagutu eta esperientzia berri bat bizitzen dezulako.
ARAITZ DBH-2
0 comentarios-iruskin :
Publicar un comentario