Donostia Ospitaleko eskolan egindako lanak topatuko dituzu blog honetan. Ospitalean egonaldi desberdinak egiten dituzten neska mutilen lanak egongo dira ikusgai.

OSTADAR KOLORETSUA


Baziren behin zazpi kolore: gorria, berdea, laranja, arrosa, urdina, morea eta horia.
Gorriak esan zuen: “Neu naiz munduko kolorerik politena, koloretik gogorrena naizelako”.
Berdeak erantzun zion: ” Ez, neu naiz munduko kolorerik politena, gauza askotan azaltzen naizelako”.
Laranjak erantzun zuen: ”Bai zera! Neu naiz munduko kolorerik politena, nirekin zuku goxoak lortzen direlako”
Arrosak erantzun zuen:” Ba hori huskeria da, ze ni naiz kolorerik politena, nire kolorearekin lora politak daudelako”.
Urdinak esan zuen: “Ez da txantxetan ere! Ni naiz kolorerik politena, zerua nire kolorekoa delako”.
Moreak esan zuen: “Ni naiz kolorerik politena, bioletak nire kolorekoak direlako”.
Eta azkenik horiak erantzun zuen: “Ni naiz guztietan politena, limoiak nire kolorekoak direlako”.
Kolore guztiak hasarratu egin ziren eta geroztik ez zen gehiago ostadarrik agertu.
Kolore guztiak konturatu ziren haserretzearekin ez zutela ezer lortuko eta gorriak pentsatu ondoren esan zuen: “Sentitzen dut haserretzeagatik, denak gara kolore politak”.
Gorriari entzun ondoren lagunak izatera itzuli ziren.
Handik egun batzuetara izugarrizko euria egin zuen. Gero eguzkia atera zen eta zeruan ostadarra sortu zen kolore guztiekin.
Hala bazan eta ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Debako plazan!
                                                              
                  Mazuza (LH 5)

0 comentarios-iruskin :