Donostia Ospitaleko eskolan egindako lanak topatuko dituzu blog honetan. Ospitalean egonaldi desberdinak egiten dituzten neska mutilen lanak egongo dira ikusgai.

ASIER OSPITALEAN

Kaixo ni Asier naiz, 10 urte ditut Lezon bizi naiz eta arreba bat daukat 8 urte ditu. Ni ospitalean nago begia haundituta neukalako. Ospitalean 10 egun daramat. Hemen nagoen bitartean eskola joaten naiz etxeko lanak egitera. 
BOTIKA SARTZEKO ZAINBIDEA

Meriendatuta eta gero ziber gelara juten naiz eta ordenagailuan ibiltzen naiz. Lanak egin da gero jolas hauetara jolasten gera: monopoli, triomino, uno espin, pico pico eta domino. Ospitalean gehien gustatzen zaidan janaria zopa eta oiaskoa da. 
Zainbidea 4 aldiz lekuz aldatu didate, zainbidetik botikak sartzen dizkidate. Botika hartzen nagoenean ohean etzanda geldirik egon behar naiz eta bitartean PSPan jolasten det. 
HAU DA ZELADOREA
Jende pilla bat  bisitan etorri da eta liburuak eta txutxeak ekarri dizkidate.Gauetan ama eta aita txandakatzen dira nerekin egoteko.  
Ospitaletik gustukoenak eskola eta ziberra dira. Botika hartzen ari naizenean ohean geldirik egotea ez zait gustatzen. 
Haundia naizenean ospitaleko zeladorea izaten saiatuko naiz, alde batetik bestera jutea gustatzen zait

ASIER A. (10 URTE)

7 comentarios-iruskin :

Anónimo dijo...

Kaixo Asier!
Zer moduz zaude? Gu gelan ondo gaude, baina zure falta somatzen dugu. Espero dugu laster zu gure artean ikustea.
Zein logelatan zaude? Gelakoren bat agian animatuko da zu bisitatzera.
Laster idatziko dizugu berriro. Ea argazkiren bat jartzea lortzen duzun! Horrela zu ikusteko aukera izango baitugu.

Lezo Herri Eskolako 5A-ko lagunak.

DONOSPI dijo...

Kaixo guztioi:
Ondo nago. Orain eskolan nago eta mateko lanak egingo ditut. Ospitalean 12 urtetik gorakoak bisitan etorri daitezke, txikiagoak debekatuta dute. Eskolan ikusiko gara.
Asier

Anónimo dijo...

kaixo!
ibon naiz zer moduz zaude?
gorkari esango diot etxekolan gutxiago bidaltzeko.
bakarrik zuri he.
ikusteko gogoak ditut.
ea noiz ospitaletik noiz bidaltzen zaituzen.

ni loera joan behar naiz bihar itzegingo dizut.

agur eta ongi izan!
ibon

DONOSPI dijo...

Kaixo Ibon:
Etxeko lan asko egiten ari naiz. Hobeto nago. Laister eskolara joango naiz, medikuak etxera bidaltzen anuenean.
Asier

Anónimo dijo...

Kaixo Asier!

Beñatek egin duen bertsoa gela guztiaren partez bidaltzen dizugu:

Han daude ospitalean
gazte eta agure
gure Asier dago
ospitalean ere

doinua: "orbelak airez-aire"

Espero dugu laster gure artean ikustea. Laster arte.


Lezo Herri Eskolako 5A gelako ikasleak

Anónimo dijo...

kaixo!
ibon naiz,dizute noiz bidaltzen?
bisitatrera joango nintzake baina debekatuta dago ezta?
agur prisa daukat.

DONOSPI dijo...

Mila esker 5Akoei!
Asierrek zuen bertsoa irakurtzen duenean poz handia hartuko du eta...... gurekin batera abesten duenean ...... poza ikusiko diogu aurpegian.
Ospitaleko andereñoak